XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sagu guztiak aspertzen hasiak ziren, estrategia hitza entzuteaz eta horrek zer demontre adierazten zuen jakin gabe.

Goseak zeuden, goseak amorratzen eta ez zuten sermoi gehiagorik entzun nahi, ezta filosofia gehiagorik ere.

Sagu batzuk hortzak erakusten hasi ziren, matxinatzeko puntuan zeudela ohizko seinale txarra...

- Esan azkar zer proposatzen duan, bestela... - moztu zion saguetarik petralenak.

- Bale! Bale! Laburki esanda, zelatari batzuk zulotxo honetatik kanpo bidaltzea proposatzen dut, sukaldean benetan zer gertatzen ari den jakin dezagun!

Usain bat ezezik beste datu batzuk eduki behar ditugu eta!

- Horri deitzen al zaio estrategiaren bat? - galdetu zioten saguek elkarri, harrituta.